Hemen zaude

El txoko del Inglés landetxea

Erregistro Zenbakia: X.VI-000117

Arabako Errioxaren bihotzean dago El Txoko del Inglés landetxea, Eltziegoko hirigune historikoko harrizko eraikin eder batean. Etxea osorik alokatzen da. Hiru gela bikoitz ditu, eta beste hiru lagunentzako ohe gehigarriak. Guztira, 5-9 lagunentzako tokia du etxeak. Egongela handia dauka, tximinia eta guzti; guztiz ekipatutako sukaldea, bi bainugela (denetarik dutenak) eta berokuntza zentrala. Landatar estilokoa du dekorazioa, eta ezin erosoagoa da. Balkoietatik, berriz, Marqués de Riscal hotela ikusten da. Frank Gehry arkitektoak egin zuen hotel hori, Marqués de Riscal enpresako oinordekoen upategirako.

El txoko del Inglés landetxea

C/ Eras, 10

T. 639 791 800 / 609 482 835

txoko.ingles@gmail.com

www.txoko-del-ingles.es

42.514482

-2.619728

Beste ostatuak

Ikusi guztiak

Dónde dormir