Hemen zaude
Erabilera turistikorako Jean Pineau etxea
Erregistro Zenbakia: Nº Identificación: EVI0047
Enologo ospetsua izan zen Jean Pineau, XIX. mendean Errioxako ardogintza tradizionala irauli zuena, goitik behera aldatu baitzituen ardoa egiteko eta gordetzeko prozedurak. Eltziegon urte batzuk eman zituen Pineauk. Leku aparta da Jean Pineau etxea: frantses estiloko dekorazioa, hiru gela, bi bainugela eta egongela bat, liburutegi txiki bat, sukaldea eta balkoiak ditu. Prezioan sartzen dira gosaria eta, ongi etorri gisa, ardo-botila bat (bertakoa, urtekoa).