Hemen zaude
Hotel Marqués de Riscal
Erregistro Zenbakia: H.VI-00388
Frank Gehry arkitekto ospetsuak diseinatu zuen XXI. mendeko oinetxe ikusgarri hori. Maisulan aparta da. Bost izar ditu hotelak; Ardoaren Hirian dago, eta abentura paregabea eskaintzen dizu. Zure zentzumen guztiek esperientzia ahaztezina izango dute Marqués de Riscal hotelean. Gozatu berrikuntzez. Dastatu bertako sukaldaritza eta ardo ederrak 1860 Tradición eta Marqués de Riscal jatetxeetan, biak ere Michelin izar baten jabe den Francis Paniego sukaldariaren zuzendaritzapean dihardutenak. Sentitu zeure azalean mahatsen propietateak Vinothérapie® SPA Caudalie Marqués de Riscalen. Ongi etorri Frank Gehryk egindako hotel bakarrera: liluratu egingo zaituzte diseinu-xehetasun izugarriak dituzten hango 43 gela eta suite paregabeetatik ikusten den bista zoragarriak (mahastiak, Eltziegoko Erdi Aroko hirigunea, inguruaren arkitektura…).