Hemen zaude
Valdelana Nekazaritza-turismoa
Erregistro Zenbakia: K.VI-00059
Bodegas Valdelana upategiaren museoaren eta dendaren orube berean dago ostatua, XV. eta XVI. mendeko soto batzuen gainean eraikia. Historiaz betetako etxea, beraz, apropos-aproposa ostatu hartzeko eta ardoaren kulturan murgiltzeko.
Hamabi gela ditu (erdiak, premium kategoriakoak; beste erdiak, berriz, estandar mailakoak), guztiak ere bainugela propioa, berokuntza-sistema, aire egokitua, pantaila lauko telebista eta Interneterako doako konexioa dutenak.
Gainera, hau ere sartzen da ostatuaren prezioan: gosaria, portxe beiraztatuan, eta bisitaldi gidatua Museo Etnografikoa, Ardoaren Museoa eta Zentzumenen Tunela dauden museo-upategira. Lau ardo eta olio bat dasta daitezke bisitaldian.