Hemen zaude

Cifujazz gunea

Juan Claudio Cifuentes dibulgatzaile, aditu eta jazz-musikaren zalearen ekarpen handia omentzeko sortu zen CIFUJAZZ gunea, hark utzitako ondare dokumentala eta haren gizatasuna gogoratzeko proiektu gisa. 2015ean zendu zen Cifuentes.

Turismo-bulegoaren eta udal-liburutegiaren egoitza den Maisuen Etxea deritzon eraikinean dago gune hori, beste zenbait kultura- eta aisialdi-ekipamendurekin batera. Juan Claudio Cifuentesen ibilbide profesionalaren alderdi aipagarrienak daude jasota gunean: Jazz entre amigos telebista-programa, zeinaren emulazio bat ere baitago, xehetasun handiz egina, eta irratian eman zituen urte luzeak (horiek ere emulazio batek gogoratzen ditu). Cifuk bere bizitzan zehar jasotako sariak eta aintzatespenak erakustoki batean daude jasota. Hura du abiapuntu Cifuren disko-bilduma gordetzen duen eremu egokiturako bisitaldiak.

Gorka Otsoa gasteiztarrak prestatu eta diseinatu zuen gunea, udalak utzia, eta hara sartu aurretik, kaletik, nabaritzen da Cifu zenaren nortasuna.

Hau du helburu guneak: jazzaren inguruko kultura eta jarduera hedatzeko leku izatea, Cifuren legatua ardatz duela.

Besteak beste, erakusketa monografiko txikiak egiten dira, jazzari buruzko ikerketa- eta dibulgazio-proiektuak; liburu-funts bat sortu da, hitzaldiak ematen dira, jazzaren inguruko era guztietako lankidetza-ekimenak sustatzen dira (elkarteak, kontzertu-zikloak eta jaialdiak, argitalpenak, musikari buruzko dokumentazio- edo dibulgazio-zentroak) eta, urtero, uda-garaian, Juan Claudio Cifuentesen oroimenezko jardunaldiak antolatzen dira, kontzertu eta guzti. Eltziegon gauzatuko dira ekimen horiek guztiak, eta baliteke Espainiako beste lekuren batzuetan ere egitea inoiz (erakusketa ibiltariak eta abar). Eta, maisuak zioen legez, “besarkada, fereka eta laztan ugari denontzat”.

Iturria: http://cifujazz.org/legado/

 

Imágenes: