Hemen zaude

Frank Gehryren arkitektura: Marqués de Riscal

Frank Gehry arkitekto kanadarrak diseinatutako eraikina. Besteak beste, Priztker sariaren jabe da Gehry.

Hogeita lau metroko garaiera du eraikinak, eta lau solairu ditu. Geometria konplexukoa da, eta kanpoko aldean harria, beira eta elementu metalikoak ditu nagusi, Bilboko Guggenheim Museoaren antzera, baina, kasu honetan, titanioa eta altzairu herdoilgaitza erabili zituen Gehryk eraikinaren bilgarri gisa. Harrizkoa da eraikina, eta hiru zutabek eusten diote. Uhin-formako koloretako laminaz osaturik dago bilgarria, eta haiek ditu eraikinak elementurik bereizgarrienak. Barruan, berriz, zura, altzairua, larrua eta marmola dira nagusi. Dekorazioarekin, altzariekin eta gainerako elementuekin harmoniatsuki konbinatzeko hautatu zituen Gehryk material tradizional horiek. Elementu horietako batzuk XX. mendeko abangoardia artistikoen adierazgarri dira.

Imágenes: