Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

INGURUAK ETA INTERESEKO TOKIAK

Arabako Errioxa

Arabako Errioxak -Rioja Alavesa- berezko izaera du. Betidanik ardoaren inguruarekin lotua egon den eskualde honek, ondare joria gordetzen du, 5.000 urte baino gehiagoko trikuharrietatik hasi eta eraikinik abangoardistenetaraino. Bertako herrietan honakoak goza ditzakegu: eremu harresituak, hainbat etxe barroko armarridun edo gogoan hartzeko moduko ondare erlijiosoa. Herririk ezagunenen artean Guardia aipa dezakegu, Eltziegotik  6 km-ra bakarrik dagoena eta Konplexu Monumental izendatua. Han ikus daitezke Erdi Aroko hirigunea harresiz inguratua, jauretxeak, Samaniego alegilariarena lekuko, “Casa Primicia” delakoa eta XIV. mendeko  Santa Maria elizaren ataria. Hor mantentzen da gerora egindako polikromia. Bastida herri erakargarria ere kontuan hartzeko beste leku bat da. Era beren, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen inguruan biltzen dira eskualdeko aukera turistikoetatik asko eta asko.

 
Gasteizera bidean:

Bidean bi paisaia erabat ezberdin aurkituko ditugu. Eltziegotik Navaridas eta Lezarantz abiatuta, Herrera mendateko (A-2124) sarrerako bidegurutzera helduko gara. Goranzko bidean, erdi aldera, “Errioxako Balkoia” delakoan, gelditu eta Ebro ibarraren ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izanen dugu. Goraino heldutakoan, landaredian gertatzen den goitik beherako aldaketaz ohartuko gara, mediterraniarra Arabako Errioxan eta atlantikoa Arabako mendialdean. Eskualde honetan herri harresituak ikusiko ditugu, Peñacerrada, Bernedo edo Antoñana esaterako, eta bertako aberastasun natural paregabea gozatu, oinez edo BTT-ez,  markaturiko 500 km, ongi irakurri duzu, bai, 500 km baino gehiagotan,  Centro BTT Izki Montaña Alavesa.


Gasteizen:

Arabako hiriburuak, Gasteizek, penintsulako iparraldean ongien kontserbatzen den Alde Zaharretako bat du, armonia ederrean bizi dena Zabalgune neoklasikoarekin eta  Hiri Berriarekin. Pintore, Errementari edo Aiztogile kaleek osatzen duten Erdi-Aroko arbendolean barna paseoan ibiliz gero,  Erdi-Aroko etxeak,  Berpizkundeko jauregiak edota Katedral Zaharra ikusiko ditugu,  “Obrak direla bide, zabalik” azken hau.

Bilbo:

Bilbon -Bilbao-,  egun zerbitzu hiri bihurturik dagoen honetan, aisialdi eta kultur eskaintza zabala aurki dezakegu, Arte Ederren Museoa esaterako, edota arte garaikide eta modernoaren munduko erakustoki eta topagunerik garrantzitsuenetakoa, Guggenheim Museoa alegia. Eraikina Frank Gehryrena da, eta titanio, harri eta beirazko irudi baten gisa sortu zuen. Leku honek badu zerikusia Eltziegorekin Frank Gerhyren bitartez, izan ere, berea baita Marqués de Riscal Hotelaren diseinua ere.

Donostia:

Kontxako badia zoragarritik hasita, Donostia hiria, bidaiaria bere baitan hartzeko prest dago, eta hari eskaintzeko bertako gastronomia aparta, nazioartean lehen mailakoak diren kultur jarduerak (Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia) edo bisitaldi interesgarriak zenbait museotara, Chillida-Leku, San Telmo edota Aquarium-era. Azken honetan, itsas fauna eta landarediaren erakusketa zabala aurkituko dugu, baita 360º-ko sekzioa duen tunela ere, bisitaria urez inguraturik bailitzan sentiarazten duena eta marrazoak eta horrelako espezie handiak ikusteko parada ematen duena. Kursaal Jauregia itsasertzetik metro batzuetara dago, eta diseinu berritzailearen eredu nabaria da. Nazioarteko biltzar eta kongresu gune honen arkitektura kontzeptua honako hau da, hondartzan hondoa jota geratu diren bi harkaitzen irudikapena.

Errioxan zehar:

50 kilometro baino gutxiagoko erradioan eta Errioxako Autonomi Elkartean leku interesgarriak baditugu, besteak beste, Logroño (22 km) eta bertako Laurel kalea, Najerilla Arana -San Millán de la Cogollako Monasterioen kokalekua (34 km), gaztelaniaren sorleku eta Unescoren ondare-, Errioxako Done Jakue bide guztia (Logroño, Navarrete, Naiara (Nájera), Santo Domingo de la Calzada eta Grañón), Santo Domingo de la Calzada (35 km) bertako katedrala eta horren barneko oilo parea, Ezkarai (49 km) mendiko herri ikusgarria, Haro edo Sonsierrako eskualdea, eta hemen Ábalos eta S. Vicente de la Sonsierra.

Valderejoko Natur Parkea

Arabako mendebal muturrean dago, Añanako Taldean, Burgosko mugan. 1992an izendatu zuten  Natur Parke. Bertara autoz iristeko modu bakarra Arroyotik Lalastrarako auzo-errepidea da. Parkearen Etxea Lalastran dago eta bertan eskaintzen dute parkearen eta hango zerbitzuen inguruko informazio guztia. Inguruan daude zenbait eliza erromaniko, Erdi Aroko kutsua duten antzinako Dorretxe batzuk eta Salado Arana, erromatarren garaiaz geroztik larrain edo terraza txikitan gatza ustiatzen duena.
 
Interes handiko webguneak

Euskadi - Basque Country.

Alava Turismo
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: